EAJ-k Irungo Segurtasun eta Bizikidetza Ituna berritzea eskatu du
Maiatzean egindako udal-hauteskundeek udalbatza berria ekarri dutenez, ituna lehenbailehen berritzea eskatu du EAJ-PNVk.
Irungo EAJ-PNVk Segurtasun eta Bizikidetza Ituna berritzeko eskaera egin du: “Gure hiriko bizi-kalitatea bermatzeko ezinbestekoak dira bizikidetza eta segurtasuna”.
Iazko irailaren 22an Irungo Udaleko talde politikoek adostu zuten Bizikidetzaren eta Segurtasunaren aldeko ituna. Akordioa sinatu eta gero, aurtengo martxoaren 24ean osatu zuten Batzordea. Baina, maiatzean egindako udal-hauteskundeek udalbatza berria osarazi zuten, eta orain, hamar zinegotzi berri daude Udalean.
Egoera hau gerta zitekeela aurreikusi zutenez, ituna indarrean jarri zenean, 2023-2027 agintaldirako beste itun berri bat sinatzea adostu zuten. Hori dela eta, EAJ-PNVk agintaldi berrirako ituna berritzea ezinbestekoa deritzo.
Era berean, alderdiak dio egutegi bat finkatu beharko litzatekeela Batzorde Iraunkorraren bilerak hiru hilean behin egiteko. Hala, segurtasunaren egungo egoera hobetzeko zenbait neurri aztertu, proposatu eta, hala badagokio, hartzeko.