Era jasangarrian mugituko da Irun
Larunbatetik aurrera, dozena bat jarduera antolatu dituzte Irunen mugikortasun jasangarria bultzatzeko asmoz.
Irundarrak mugikortasun jasangarriaren onurez kontzientziatzeko asmoz, Konbinatu eta mugitu! Europa mailako ekimena jarriko dute martxan datorren ostiralean, Irunen. Atzo aurkeztu zuen egitaraua Borja Olazabal mugikortasuneko ordezkariak, Jenaro Etxeandia plazan egindako prentsaurrekoan.
Hilaren 16ean, larunbatean, emango diote hasiera egitarauari eta hurrengo ostiralean, 22an, amaituko da. Egitarauaren barruan mugikortasun jasangarriaren inguruko hainbat tailer eta hitzaldi azpimarragarriak direla azaldu zuen Olazabalek. Horien artean, urtero egiten den bizikleta martxa: aurten, hilaren 17an, 10:45etik aurrera egingo dute, Zabaltza plazatik.
Gainera, hilaren 22a Autorik gabeko Munduko Eguna dela-eta, Colón ibilbidearen erdiko erreia bizikletentzat, garraio publikoarentzat eta larrialdietako ibilgailuentzat izango da, eta motordun ibilgailu pribatuek beste biak erabili beharko dituzte.
Egitaraua osatzen duten jardueren helburua irundarrak norbere joan-etorrien inguruan kontzientziatzea da, hala, mundua jasangarriagoa egin dezaten. Hona hemen egitaraua:
Hilak 16, larunbata:
- 16:00-20:00. Colon ibilbidearen erdiko erraia.
- 17:00-19:00. Bizikleta Fest Zabaltza plazatik.
Hilak 17, igandea:
- 10:30-14:00. Bigarren eskuko bizikleta azoka, zabaltza plazan.
- 10:45-12:00. Bizikleta martxa.
Hilak 18, astelehena:
- 16:00. Nagusikleta, Ama Xantalen egoitzan.
Hilak 19, asteartea:
- 10:00-13:00. Helduentzako bizikleta tailerra.
Hilak 21, osteguna:
- 15:30-18:30. Helduentzako bizikleta tailerra.
- 19:00. Mugikortasun elektrikoari buruzko hitzaldia.
Hilak 22, ostirala:
- 18:00-20:00. “Hiria: kutsadura, haurrak, natura eta mugikortasun jasangarria” hitzaldia.
- 21:00. Gaueko bizikleta martxa.