[Argazkiak] Festei aurrea hartu diete gazteek Gazte Egunarekin
Eguraldia lagun izan ez arren, zientoka gazte bildu dira Soroeta pilotalekuan Gazte Eguna ospatzeko. Festak ofizialki asteazkenean hasiko badira ere, herriko gazteek piztu dute jaien suziria.
Festak ofizialki hilaren 6an hasiko badira ere, Hondarribiko gazteenek aurrea hartu diote egun handiari, gaur Gazte Eguna ospatzen ari baitira. Gazteenek piztu dute festaren suziria Hondarribian. Eguraldia lagun izan ez arren, zientoka gazte bildu dira eguna jai giroan ospatzeko. Goizetik herriko kaleak hartu dituzte, eta euriagatik, Soroeta pilotalekura lekualdatu dituzte eguneko jarduerak. Zapi horia lepoan, jai giroa nabarmena da Hondarribian.
Goizeko ekintzen eta bazkariaren ondoren, jaiak jarraipena izango du arratsaldean. 16:00etan, kinten arteko karaokeari ekin diote, eta 17:30etik aurrera, kontzertuak hasiko dira. Hok Ttuk Hamalau, The Iiingles eta Skubi taldeek girotuko dute Soroeta pilotalekua. Bukatzeko, 23:00etan, DJ Zezenek itxiko du lehen jai egunaren programazioa.
HITZA Soroetan egin den bazkarian izan da. Hona hemen Gazte Egunaren hainbat argazki: