Zesta punta jaialdiko bigarren jardunaldia, bihar
Basterrak eta Ibarluzeak osatutako bikoiteak irabazi zuen joan den astean Master Serieseko lehen norgehiagoka.
Zesta punta jaialdiko bigarren jardunaldia jokatuko da bihar. Joan den astean bezala, Hondarribia Pilota Eskolako gazteek jokatuko dute lehenik. Ondoren, Master Serieseko puntistak irtengo dira frontoira.
Lehenengo jardunaldian Julen Basterra hondarribiarra eta Ibarluzea izan ziren garaileak. Benetrix eta Millat izan zituzten aurkari.
Bihar, Goitia eta Atain, Etxeberri etaBetelu-ren aurka arituko dira. Partida honen irabazle suertatzen den bikoteak, Basterra eta Ibarluzea izango dituzte aurkari datorren ostiralean (abuztuak 4) jokatuko den finalean. Egun horretan erabakiko da Master Series-eko zein bikote lehiatuko den Hondarribia Grand Slamean.