Sinadurak jasotzeko sei topaketa gehiago
Herritarren sinadurak jasotzen jarraituko du Guztion Alardeak, hilabetez.
Datorren hilabetean herritarren sinadurak jasotzen jarraituko du Guztion Alardeak. Horretarako, hiriko txoko ezberdinetan egingo dituzten sei topaketa irekien egutegia plazaratu dute. Puntu horietaz gain, Ipotx goxoki dendan eta Villatijeras ile apaindegian ere, sinatzeko aukera dagoela jakinarazi du taldeak. Uda bukaeran sinadura guztiak udalari eta Alarde Fundazioari bidaliko dizkiete.
Egutegia:
- Uztailaren 29an – Amute auzoan (10:00etatik 14:00etara).
- Abuztuaren 5ean -Muliate auzoan (10:00etatik 14:00etara).
- Abuztuaren 12an – Puntala auzoan (10:00etatik 13:30etara)
- Abuztuaren 12an – San Pedro kalean (17:00etatik 21:00etara)
- Abuztuaren 19an – Arma Plazan (10:00etatik 14:00etara)
- Abuztuaren 26an – San Pedro kalean (17:00etatik 21:00etara)
- Abuztuaren 27an – San Pedro kalean (10:00etatik 14:00etara)