Josu Alvarezek zinegotzi kargua hartu du
Hondarribiko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egin dute ekitaldia.
Gaur goizean datozen lau urteetarako zinegotzi karguaz jabetu da Josu Alvarez. Hondarribiko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egin dute ekitaldia. Igor Enparan alkateak zin egin dio bertan.
Gaur izendatu dute zinegotzi, gaixotasun larri baten ondorioz, ezin izan baitzuen udalbatza osatzeko ezohiko udalbatzarrera bertaratu. Orain, gaixotasuna gainditu eta lanera itzuliko da.