EAJk irabazi ditu hauteskundeak Hondarribian
EAJ boto gehien jaso dituen alderdia izan da, baina 2019ko Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetako datuekin alderatuz %8,9ko jaitsiera izan du alderdiak. Kontrara, EH Bilduk igoera nabarmena izan du.

13.450 Hondarribiarrek zuten atzoko Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea eta 9.298 herritarrek baliatu zuten aukera hori. Abstentzioa %30,86koa izan zen.
Hondarribian EAJ izan da, beste behin, bozka gehien jaso dituen alderdia. Hala ere, 2019ko azaroan gauzatutako hauteskundeetako datuekin alderatuta, %8,9 boto gutxiago jaso dituzte jeltzaleek (749 gutxiago). EH Bilduk, aldiz, goranzko joera nabarmena izan du. 1.553 boto jaso zituen 2019an. Atzo, 696 boto gehiago bildu zituen (2.239 guztira). 2019an hirugarren alderdi bozkatuena Podemos izan zen. 2023ko hauteskundeetan, berriz, PSE-EE gailendu zaio Podemos barne duen Sumar alderdiari. PPren eskuinak, bere aldetik, bozka gehiago jaso ditu duela lau urte baino. VOXek, aldiz, gutxiago.
Jarraian, atzoko emaitzak (parentesi artean 2019ko azaroko aurreko Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan alderdiek lortutako emaitzak).
- EAJ: 3.048 boz (2019an 3.797)
- EH Bildu: 2.239 boz (2019an 1.553)
- PSE-EE: 1.752 boz (2019an 1.237)
- Sumar: 931 boz (2019an Unidas Podemosek 1.516)
- PP: 847 boz (2019an 514)
- VOX: 165 boz (2019an 185)

2019ko Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetako datuak. Iturria: Berria.