BAT-ko bost atletak, finalean
20 urtez azpiko Espainiako Txapelketa egin da asteburuan eta BAT-ko atleta guztiek finala jokatu zuten. Hurrengo asteburuan Espainiako Txapelketa Absolutura doa etxeko kluba.
BAT-ko atletek izugarrizko asteburua izan dute. Sorian jokatu da 20 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa eta Bidasotik joandako bost atletek finalean parte hartu zuten.
- Beñat Mikelarena: Laugarren sailkatu zen 100m korri egin ondoren. Azken marka 10,71 segundokoa izan zen.
- Mario Estanga: Laugarren izan zen pertikarekin. 4,90 metro jaurti zuen.
- Laia Olaskoaga: Bosgarren sailkatu zen 100 metroko lasterketan. Finalean 12,02 segundoko marka egin zuen.
- Martina Villar: Seigarren sailkatu zen 200 metrotan. Finaleko lasterketan 25,39 segundo egin zituen.
- Joaquin Alonso: Seigarren izan zen 400 metro hesietan. Azken emaitza 53,43 segundokoa izan zen.
Bestetik, Espainiako Txapelketa Absolutua egingo da asteburu honetan Torrent herrian (Valentzia, Espainia). Bertan izango dira BAT-ko zortzi atleta eta bi baja ere izan zituen taldeak: Victoria Briso, Ana Pulgarin, Iker Arozena, Olaia Becerril, Laia Olaskoaga, Malen Martinez, Teresa Errandonea eta Juan Errandonea.