Santiagoko jaiek eragina izango dute auzoko auto trafikoan
Uztailaren 26 arte Santiago kale bukaera itxita dago trafikoarentzat. Horrez gain, inausketa lanengatik ere hainbat itxiera aurreikusi dituzten Dunboa eta Papinea kaleetan.
Santiagoko jaiak hasiko dira aste honetan eta Santiago kale amaierako zatia ibilgailuentzat itxi dute jada uztailaren 26era arte, bertan egingo baitira jaietako jardueretako batzuk.
Zirkulazioa desbideratu egingo dute, beraz, eta Tadeo Murgiatik pasako dira ibilgailuak, ohikoaren kontrako norakoan. Beraz, Santiago kalera sartzeko Junkal kalea eta Salís hiribidea erabili beharko dira.
Trafiko eteteak jaiengatik ez ezik, inausteko lanengatik ere egingo dituzte Dunboa eta Papinea kaleetan. Dunboa kalea uztailaren 27an moztuko da, 2, 4, 6 eta 1 atarien artean. Eta Papinea kalean, Salvador Etxeandia kalearen inguruan, inausketa datorren uztailaren 28rako programatu da. Lan horiek 08: 30etik 15: 30era egingo dira.
Uztailaren 18tik 21era bitartean, Tecnaura lanak egiten ari da Dario de Regoyoseko ezkietan, hasierako tartean, 1etik 20ra bitarteko atarietan. Kasu honetan, aparkalekuei bakarrik eragingo diete.