Ostiralean hasiko dira Madalen auzoko jaiak
Txupinazoa eta koadroaren igoera ostiralean egingo badute ere, egun handia larunbatean izango da. Ikus egitaraua.
Txupinazoarekin eta koadroaren igoerarekin hasiko dira aurtengo Madalen auzoko jaiak. Ostiralean (hilak 21) izango da hori, arratsaldeko 19:00etan. Jaien egun handia, baina, larunbatean izango da. Egun osoko egitaraua prestatu dute, haur, gazte eta helduei zuzendurikoa.
Goizeko 11:00etan Portuko elizan Maria Madalena santuari eskainitako meza egingo dute. Arratsaldean 17:00etan hasiko dira haur jolasak Txiribueltaren eskutik. Marlaxka Xake Klubaren eskutik ere xakean jokatzeko aukera egongo da ere. 20:00etan bertaratutako guztiek txokolatadaz gozatzeko aukera izango dute. Azkenik, 22:00etatik aurrera DJ Alvarok herritarrak dantzan jarriko ditu 02:00ak arte.