Hondarribia Berdintasun Hiria Sarirako izen posibleen bila dabil Jaizkibel konpainia
Proposamenak bidaltzeko azken eguna abuztuaren 10a izango da.
Hondarribia Berdintasun Hiria Sarirako saridun bila dabil Jaizkibel konpainia. Haatik, herritarren proposamenak jasotzeko deialdia egin dute sare sozialetan. “Gure herrian berdintasunaren alde lan egin duen pertsona edo eragileak” proposatzea eskatu dute, eta, horretarako, helbide elektroniko bat jarri dute herritarren eskura.
Saridun posibleen izenak bidaltzeko azken eguna abuztuaren 10a izango da. Epaimahaiak egingo du, bildutako izen guztien artean, azken aukeraketa. Saridunak iraileko lehen egunetan jasoko du berdintasunaren zapia.