Bihar egingo dute sinadurak biltzeko lehen topaketa irekia
Arma Plaza Fundazioan izango da hitzordua, bihar, 19:00etan. Sinadura bilketaren aurkezpen ekitaldiaren bideoa zabaldu dute.
Joan den astean Guadalupeko zelaietan “konponbidearen aldeko” sinadura bilketa aurkezteko aurkezpena egin zuen Guztion Alardeak, “adin eta sentsibilitate ideologiko” ezberdinetako herritarrekin batera.
Aurkezpenean azaldu zuten bezala, sinadurak biltzeko topaketa irekiak egingo dituzte hirian zehar. Lehena bihar izango da, arratsaldeko 19:00etan, Arma Plaza Fundazioan. Sinadurak biltzeaz gain, proiektuan lagundu nahi dutenei zuzenduriko topaketa dela azaldu dute ere. “Izan ere, gatazka honi amaiera emateko beharra dugu, guztiona izango den Alardea ospatzeko desira eta herri bezala irailaren 8a bakean bizitzeko irrika”.
Topaketaren hitzorduarekin batera, sinadura bilketaren aurkezpen ekitaldiko bideoa publiko egin du Guztion Alardeak.