Ermita kaleko obrak, aurrera
Lehen fasea laster bukatuko dute eta, segidan, Ama Xantalengo iturriko degradatutako zatiak hobetu eta berreskuratuko dituzte.
Ermita kalea berritzen ari dira eta gaur lan horiek bisitatu dituzte Cristina Laborda Obretako zinegotziak eta Jose Antonio Santano Irungo alkateak. Obra guztien xehetasunak jakiteko, jo albiste honetara.
Lehen fasearen lehen erdiarekin bukatu dutela diote. eta zati hori Ama Xantalen ermitak, iturriak eta kanalaren zubirainoko lehen etxe ilarak bat egiten duten zatiari dagokio.
Orain arte, Ermita kaleko 4 eta 14 atarien artean aritu dira lanean, hondakin urak garbitzeko eta arazteko azpiegiturak berritzen, baita energia elektrikoaren, telefoniaren eta argiteria publikoaren zerbitzuak osatzen ere. Birzolaketa ere egin dute ermitatik, 14. zenbakiko atariraino.
Birzolaketa 14. atarira iristean, gainerako zatiarekin hasiko dira, alegia, 14. atariaren eta Ama Xantalen iturriaren artean. Azken elementu historiko horretan degradatutako zatiak hobetzeko eta berreskuratzeko lanak egitea aurreikusi dute.