Carmen Herrero Barreno katearrak 100 urte bete ditu
Senide eta auzotarren artean ospatu ditu 100 urteak, eta alkatea ere zoriontzera joan zaio.
Gaur, uztailaren 18an, Maria Carmen Herrero Barreno katearrak 100 urte bete ditu. Jatorria Madrilgo Erkidegoan baldin badu ere, azken urte hauek Irunen pasatzen ari da.
Ohi moduan, Jose Antonio Santano alkatea herritarra zoriontzera joan da udalaren izenean. Baina ez da izan jaso duen zorion mezu bakarra, bere senide eta auzotar askok bat egin baitute zorion-elkartzean.