Irungo pintura ondarea handitzeko, martxan da Adour-Bidasoa lehiaketa
Obrak abuztuaren 30etik 7ra bitartean aurkez daitezke, eta hiru sari dira banatuko dituztenak. Saridunak udalaren ondare artxiboan jasoko dira.
Beste urte batez iragarri du Irungo Udalak martxan jarri duela Adour-Bidasoa pintura lehiaketa. Dagoeneko argitaratu dituzte aurtengo edizioko oinarriak, baina lanak abuztuaren 30eta irailaren 7 artean jasoko dituzte.
Hiru sari banatuko dituzte: 2.500 euroko lehen saria, 500 euroko saria 30 urte baino gutxiagoko egile hoberenari, 500 euroko epaimahaiaren sari berezia eta, azkenik, finalisten diploma epaimahaiak hala izendatutako lanen egileei.
Irabazlearen berri irailaren 29an emango da, lan sortaren erakusketa irekitzearekin batera. Parte hartzeko adinez heldu izan behar da eta margolari bakoitzak lan bakarra eta originala aurkeztu ahalko du, beste lehiaketa batean saritu gabekoa, alegia.
Oinarri guztiak Irungo Udalaren orrialdean jaso dituzte eta telefonoz ere eska daiteke informazioa 010 edota 943 50 51 52 zenbakira deituta, edota Kultura Arlora hots eginda ere: 943 50 54 07.
Margolan sariduna Irungo Udalaren pintura ondarearen parte bilakatuko da. Artxibo horren parte dira gaur egun, esaterako, Dario de Regoyos, Bienabe Artia edota Menchu Galen lanak.