[Argazkiak] Irun erromatarrez jantzi da: hemen da Dies Oiassonis
Atzo hasi eta igandera bitartean, Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren XIII. ekitaldia ospatuko da Irunen. Hiriak kutsu erromatarra hartu du jada.
Irun erromatarrez jantzi da goitik behera. Atzo hasi zen ofizialki Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren XIII. ekitaldia, eta hiriak kutsu erromatarra hartu du jada. San Juan plazaren eta Oiasso Museoaren inguruan erromatar influentzia nabaria da.
San Juan plaza itxita dago, hesitua, bertan gauzatuko baitira jaialdiko programaren jarduera batzuk. San Juanetik Oiasso Museora bitarteko bidean azoka erromatarra dago jarria, hainbat posturekin. 11:00etan ireki dute, eta jende mordoa gerturatu da postuetan aurki daitekeena ikuskatzera. Kolon hiribidean ere hainbat postu daude, gehienbat janariarenak.
Hau hasiera baino ez da. Irundarrek eta bisitariek igandera arte izango dute Dies Oiassonis jaialdi erromatarraz gozatzeko aukera. Horretarako, antolatzaileek 50 jardueraz osatutako egitaraua eraiki dute, gustu eta publiko guztietarako proposamenekin.
Hona hemen azokaren hainbat argazki: