Trafiko murrizketak larunbatean, Navigium Isidisengatik
Larunbat arratsaldean ibilgailuentzat itxita egongo dira erdiguneko hainbat kale. Horrez gain, Dies Oiassonis izan bitartean, Santiago eta Dunboako kale batzuetan ezingo da aparkatu.
Gaur hasi da Dies Oiassonis eta Irungo Udalak hiriko hainbat espaloi eta errepide itxita egongo direla azaldu du.
Bide horretan, Navigium Isidis prozesioa izan bitartean (uztailak 15, larunbata) ezingo da Junkal plazatxoaren inguruan aparkatu, ezta Sarasate, Eliza eta Dunboa kaleetan ere.
Egun horretan, 19:15etik 19:50era, gutxi gorabehera, Navigium Isidisenatik ere Colon pasealekuko zirkulazioa eten egingo dute, Eliza kaletik Gipuzkoa etorbidera, hain zuzen. San Juan plazako itzulbidea ere ez da erabilgarri egongo. Desfilea San Juan plazara ailegatzerakoan, berriz irekiko dute zirkulazioa.
Baina, desfilea San Juan plazarantz joaten hasten denean, desfile osoa Eskoleta kalera iritsi arte, Eliza kalearen eta Nafarroa etorbidearen artean zirkulazioa moztuta egongo da ere.
Era berean, desfilea Dunboa kanalera iristen denean, ekintza bukatu arte, Dunboa kalea moztuko da Ramon Iribarren eta Erlaitz kaleen artean.
Bestetik, gaur izan ezik, uztailaren 14tik 16ra, Nafarroa etorbidearen eta Eskoleta kalearen arteko Eliza kalearen tartea soilik oinezkoentzat izango da, azoka dela-eta. Horrenbestez, Francisco de Gainza kaletik sartu beharko da Sarasate kalera.
Larunbatean, 19:15etik 19:50era, autobus lineetan ere aldaketak izango dira. Horiek guztiak lotura honetan kontsulta daitezke.