Hondarribiko txokoak margotzeko lehiaketa, abuztuan
Emeki Elkarteak iragarri du abuztuaren 6an izango dela XXIX. Kaleko Margo Lehiaketa. Oinarriak jakinarazi dituzte.
Abuztuaren 6an egingo da aurten, Emeki Elkarteak antolaturiko XXIX. Kaleko Margo Lehiaketa. Kalean egiten den lehiaketa da. Hori baita lehiaketaren helburua: udalerriko txoko ezberdinak margotzea. Izen ematea egunean bertan izango da 09:00etatik 11:00etara da.
Oinarriak hauek dira:
- 18 urtetik gorakoek parte ahal izango dute.
- Lan bakarra aurkeztu daiteke.
- Neurri handiena 100 x 100koa izan daiteke.
- Teknikak: oleoa, akuarela, akrilikoa, librea edo mixtoa erabil daiteke.
- Parte hartzaileek Hondarribiko txokorenbat margotu beharko dute. (Argazki, lamina edo antzekoetan oinarritutako lanak baliogabetu egingo dituzte).
Ohi bezala, Gipuzkoa Plazan izango dira ikusgai (17:00etatik 18:00ak arte) lehiaketan parte hartuko duten lanak. Horiek sinatu gabe egongo dira.
Lan saridunak Emekiren jabetzakoak izatera igaroko dira. Irabazleak 1000 euroko ordainsaria jasotzeaz gain, opari bat jasoko du ere. Bigarren sarituak, 700 euro eta oparia jasoko ditu, eta hirugarrenak, 500 euro eta oparia.
Aurtengo edizioak Hondarribiko Udalaren, Done Pedro Kofradiaren eta Atrezzoren laguntza du.
Informazio gehiago eskuratzeko jarri zuzenean Emeki elkartearekin harremanetan 943643402 telefonoan edo beren helbide elektronikoan.