Berriz itxi dute Etorbidearen zubia
Atzo ireki zuten Hendaiako udal langileek, baina gaur berriz itxi dute. Egun oso batez egon da irekita.
Atzo iragarri zuten Irungo eta Hendaiako auzapezek Etorbidearen zubia ireki zutela, Frantziako Gobernuak hala aginduta. Agerikoa zen Frantziako Tourra bertatik igaro behar zelako emana zela agindua, eta ebidentziak ebidentzi, eguerdirako Frantziako Poliziak hesi bat eratu zuen.
Gaur goizean, berriz, guztiz itxi dutela berriz ere Hendaiako udal langileek baieztatu dute hainbat hedabidek, berriz ere agindua Frantziako Gobernutik etorri delarik. Hala, 24 orduz egon da zabalik zubia, eta Santanoren eskaera ez da bete, hau da, “behin betiko” irekita egotearena.