Etorbidearen zubia ireki dute
Bi urtez itxita egon eta gero, zubiko hesiak kendu dituzte Jose Antonio Santano eta Kotte Ezenarro Irun eta Hendaiako alkateen presentzian.
2021eko urtarriletik itxita egon den Etorbidea zubia ireki dute gaur goizean goiz Kotte Ezenarro Hendaiako auzapezak eta Jose Antonio Santano Irungo alkatea bertan zirelarik.
Frantziatik iritsi zaiola Hendaiako Herriko Etxeari hura irekitzeko agindua adierazi du Miguel Angel Paez Irungo alkateordeak. Zubia guztiz berritua zegoen hiru urteko obrak pasa eta gero 2020an.
Ezenarrok Mediabaski adierazi dionez “hunkituta eta lasaitua” agertu da. Bestetik, Santanok “behin betiko” irekiera izatea espero duela adierazi du. Gaur arte, eskaera asko izan dira bi udalerrietako alkateak egindakoak zubia berriz irekitzeko eskatuz, eta gaur, Tourra Santiago zubitik igaro behar den eguna izan da hesia kentzekoa ere.