Urmaeleko uraren azterketa egingo du udalak
Gaurtik, Beltxargen parkeko urmaela itxita dago. Jasotako emaitzen arabera erabakiko dute hurrengo pausoa zein izango den.
Beltxargen parkeko urmaela itxi berri du udalak; izan ere, duela bi egun Palestinaren “odolustea” salatzeko gorriz dindatu baitzuten.
Udaletik jakinarazi dutenez, gorri koloredun uraren laginak hartu dituzte gaur, eta horiek aztertzera bidali dituzte. Laborategiko emaitzak jasotzean erabakiko dutela zer pausu eman esan dute.