Errugbi jokalariak hondartzara itzuliko dira
Uztailaren 15ean jokatuko dute Hondarribia Beach Touch Rugby txapelketa. Hiru kategorietako lehia izateaz gain, errugbi inklusiboaren erakustaldia izango da ere.
Txingudi Errugbi Taldeak antolatuta, uztailaren 15ean hondartzara itzuliko dira errugbi jokalariak. Beste urte batez, Hondarribia Beach Touch Rugby txapelketa antolatu dute. Goizeko 10:00etan hasiko da lehia, hondartzaren ezker aldean, Interlimeneko etxeetatik gertu.
Hiru kategorien arteko lehia izango da: gizonezko senior kategoria, emakumezko senior kategoria eta beteranoen kategoria (35 urtetik gorakoak). Kategoria bakoitzeko gehienez 6 talde arituko dira. Irabazleek trofeo bana jasoko dute.
Aurten ere, errugbi inklusiboak izango du bere tartea. 11:30ean erakustaldia egingo dute.
Kanpotik datozen taldeentzako gainera, ostatu eskaintza dagoela jakinarazi du antolatzaileak. Horretarako Txingudi Errugbi Talderein jarri beharko dira harremanetan.
Izen ematea zabalik dago. Prezioa 30 eurokoa da. Interesdunek Txingudi Errugbi Taldeak zabaldu duen eskaera orria bete beharko dute. Informazio gehiago eskuratzeko taldearekin jarri daiteke harremanetan mezu elektroniko edo telefono bidez (678 61 64 75 edo 636 86 54 37). Ordainketa hurrengo banku kontuan gauzatu beharko da: ES95 0081 7522 1600 0125 4832 / BSAB ESBB. Kontzeptuan H BEAC + taldearen izena azaldu beharko dira.