Asteburu honetan traineru guztiak, uretara
Larunbatean hasiko dira Eusko Label eta EuskoTren Ligak, Coruñan. Txandak zozketatu dituzte. KAE1 Ligan estropada bakarra izango dute, Pasaian.
Dagoeneko lau estropada jokatu dituzte Hondarribiko B ontziko arraunlariek. Asteburu honetan 8. izan ziren Elantxoben. Hurrengo jardunaldian, berriz, 10. amaitu zuten. 17 punturekin 9. dira sailkapen orokorrean.
Azken bi asteetako dinamikarekin hautsiz, asteburu honetan, estropada bakarra izango dute. Gainera, zaletuek ez dute urrutira joan beharko, lehia Pasaiako uretan izango baita, larunbatean (ekainak 1) arratsaldeko 18:00etan.
Urruti geratuko zaizkie, baina, Eusko Label eta EuskoTren Ligako lehen eta bigarren jardunaldiak. Horiek, Coruñan jokatuko baitira.
Gaur eguerdian egin dute txanden zozketa. Asteburuko lehenengo estropada emakumezkoena izango da. Hondarribiarrei bigarren txanda egokitu zaie. Lehenengoan irtengo dira Donostiarra, Donostia Arraun Lagunak, Tiran eta Tolosaldea. Bigarrenean, Hondarribia, Orio, Hibaika eta Cabo.
Gizonezko ontziaren kasuan lehenengo txandan irtengo dira Hondarribiarrak. Samertolameu, Ondarroa eta Kaiku izango dituzte aurkari. Bigarren txandan, Orio, Getaria, Lekittarra eta Zierbena arituko dira, eta hirugarrenean, Santurtzi, Cabo, Donostiarra eta Urdaibai.
Estropadak ETB2en ikus daitezke (Tourra dela-eta), larunbatean 17:30etik aurrera eta igandean, 11:25etik aurrera.