Hondarribiko Udalak, aldez aurretik, mota honetako ekintzen berri ematea eskatu du.
Atzo eguerdian
Palestinaren “odolustea” salatzeko Beltxargen parkeko urmaela gorriz dindatuta agertu zen. Gaurko egunez, tindu gorriaren arrastoak agertu dira Txiplau errekan.
Tindurak sortu dezakeen kutsaduraz arduratuta, Hondarribiko Udalak, aldez aurretik, mota honetako ekintzen berri ematea eskatu du: “Protesta egitea eskubidea da. Hauen ondorioak aurreikusi eta gure ondarea zaintze aldera, ezinbestekoa da aldez aurretik ekintza hauen berri ematea, natur baliabideak eta ondare publikoa babesteko eta Txiplao errekan eman den isurketa bezalako kalteak saihesteko” esan du. Eta gogorarazi du udala herritarrengandik sortzen diren ekimenak jorratzeko “irekita gagoela”.