Sexu Askapenaren Egunarekin bat egin du Hondarribiko Udalak
Adierazpen instituzionala plazaratu du udalak. LGTBI+ komunitateak antolaturiko ekintzetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Sexu Askatasunaren Eguna da gaur eta egunarekin bat eginez, Hondarribiko Udalak adierazpen instituzionala plazaratu du.
LGTBI+ komunitateko kideek “borroka luzea” egin dutela nabarmendu dute “herritarren sexualitatea zein genero identitatea askotarikoa izan daitekeela jendarteratzen”. Baina jakitun dira oraindik ere “lan handia” dagoela egiteke. Jendartean “LGTBI fobia nabarmen igartzen” dela esan dute eta azken urteetan, gorroto delituek gora egin dutela gogorarazi dute: “Gure hirian ere sufritu ditugu eraso LGTBfoboak”.
Zentzu honetan, Hondarribiko Udaletik “politika publiko integral eta sendoak perspektiba feministan oinarritutako zerbitzuak, babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzeko bideak” eta beste hainbat politika egiteko konpromisoa berretsi dute.
“Denontzat askatzaileagoa eta anitzagoa den gizarte bat eraikitzen” bidelagun izan nahi du Hondarribiko Udalak. Horregatik, LGTBI+ komunitateak antolatutiko ekintzetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Irakurri adierazpen osoa hurrengo estekan.