Transportes Echemarrekin akordioa sinatu du Hondarribia Arraun Elkarteak
Hiru urtez babestuko ditu gizonezkoen A eta emakumezkoen ontziak. Akordioa "garrantzitsua" dela nabarmendu du elkarteak.
Hondarribiako gizonezkoen eta emakumezkoen traineruak hiru urtez babestuko ditu Transportes Echemar enpresak. Atzoko egunez akordioa formalizatzeko Hondarribiko Arraun Elkarteko atarian aurkezpena egin zuten. Akordioa “garrantzitsua” dela nabarmendu du elkarteak.