Palestinaren "odolustea" salatu dute Alamedako urmaelean
Beltxargen parkeko urmaela gorriz dindatu dute, Israelek hil dituen palestinarren hilketak salatzeko asmoz.
Alamedako urmaela gorriz dindatuta agertu da gaur eguerdian. Ondoan, kartel bat, ekintzaren arrazoia azaltzeko: Palestina odolusten ari da leloarekin.
Azken egunetan tentsioa gora egiten ari da Zisjordanian, Israelek armada sartu baita palestinarren lurraldearen hainbat hiritan, aire bidezko erasoak egiteko, baina baita lurretik ere.
Sei palestinar hil zituzten asteburuan, eta 2023 urte erdi honetan guztira 130 dira hil dituzten palestinarrak.