Ordutegi aldaketa Hondarribiko Udal Liburutegian
Liburuzainek udako ordutegia izango dute bi hilabete hauetan. Larunbatetan itxita egongo da.
![Zuloaga Etxea udal liburutegia](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/10/zuloaga.jpg)
Hondarribiko liburutegiaren ordutegia aldatu egingo da uztail eta abuztuan. Liburuzainek udako ordutegia izango dute bi hilabete hauetan.
Astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etan zabalduko dute Zuloaga Etxea eta eguerdiko 13:30ean itxiko dute. Arratsaldetan, berriz, 16:00etan zabaldu eta 20:00etan itxiko dute. Larunbatero itxita egongo da.