Ostiralean, autobusez San Martzialera igotzeko aukera
Irundarrek San Martzial eguna ospatuko dute ostiralean, eta urtero bezala, autobusak ahalbidetu dituzte mendira igotzeko. Autobusak Antonio Valverde kaletik irtengo dira 09:30etik 14:30era.
Urtero bezala, irundarrek San Martzial eguna ospatuko dute ostiralean, hilak 30, eta ohikoa den bezala, autobus zerbitzua egongo da San Martzial mendira igotzeko. Autobusak Antonio Valverde kaletik irtengo dira 09:30etik 14:30era. Txartelek 1,50 euroko prezioa dute, eta bertan ordaindu behar dela jakinarazi du Irungo Udalak.
Joan-etorriko txartela erosteko aukera ere badagoela adierazi du udalak, 3 euroko prezioan. Menditik jaisteko ibilbidea Antonio Valverde kalean bukatuko dela zehaztu du udal erakundeak.
Horrez gain, udalak gogorarazi du ezingo direla Lurraldebus edo MUGI txartelak erabili, zerbitzua ez baita sartzen hiri autobusen udal zerbitzuen barruan.