Musikarik gabeko bigarren eguna Ficobako atrakzioetan
Behar bereziak dituzten haurrei eta haien familiei arreta eskaintzeko, Ficobako aparkalekuan kokatuta dauden atrakzioetako musika kenduko dute gaur 17:00etatik 19:00etara.
Sanpedro eta sanmartzial jaiek erritmoa hartu dute jada. Festetako feriak eta atrakzioak Ficoba kanpoko aparkalekuan daude kokatuta hilaren 16tik, eta uztailaren 1era arte egongo dira erabilgarri.
Berritasun moduan, behar bereziak dituzten haurrei eta haien familiei arreta eskaintzeko, Irungo Udalak azoka eta atrakzioetan musikarik gabeko ordutegi bereziko bi egun ezarri zituen jaien atarian. Lehena iragan asteartean egin zen, eta bigarren eguna, aldiz, gaurkoa da. Izan ere, gaurko 17:00etatik 19:00etara ez da musikarik egongo Ficobako aparkalekuan.
Gainerakoan, honakoak dira atrakzioen prezioak:
- Haur atrakzioak: Pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa, 3,20 euro. 6 bidaiatarako abonua, 15 euro.
- Helduentzako atrakzioak: Pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa, 4 euro.
- Atrakzio berezia edo berria: Pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa, 5 euro.
- Egun herrikoia: Aparatu guztiak, 2 euro. Atrakzio berri edo berezietarako eta ikuskizunetarako izan ezik: Pertsona eta bidaia bakoitzeko, 2,80 euro. Egun herrikoiak hilaren 17a, 22a eta 27a izango dira.