Emeki Elkarteak San Juan plazan gertatutakoa "gaitzetsi" du
Elkarteko kideek babesa helarazi nahi izan diete San Juan plazatik kanporatuak izan ziren emakumeei.
Emeki Elkarteak gaitzetsi egin du joan den hilaren 22an San Juan plazan jazotakoa eta jakinarazi dute ez dutela onartuko “emakumeen aurkako inolako erasorik edo indarkeriarik”. Gainera, azaldu dute “ultraeskuinak bere hauteskunde kanpainetarako erabiltzen ari den gorroto mezuen ondorioz” mota honetako jarrera edota portaerak “areagotzen” ari direla eta egoera “kezkagarria” iruditzen zaiela.
Azkenik, babesa helarazi nahi izan diete “erasoa jasan eta plaza utzi behar izan zuten neska gazteei”. Eta erantsi dute: “guztiok dugu jaiez gozatzeko eskubidea berdintasunez eta errespetuz”.