[Bideoa eta argazki galeria] Festa galanta adinekoen bazkarian
800 pertsona elkartu dira Ficoban egin den adinekoen omenezko bazkarian. Gero egindako kontzertuan, arin-arin, sevillanak eta jotak dantzatu dituzte.
Gaur zuten egun handia adinekoek, haien omenezko bazkaria egin baitute Ficoban. Guztira, 800 pertsona bildu dira bazkarian eta ondorengo dantzaldian. Udal gobernuko ordezkariak ere bertan izan dira, tartean, Jose Antonio Santano.
Giro ederra zegoen HITZA agertu denean, dantzaldian, eta “denentzako” musika jarriko zutela esan du abeslariak: “sevillanak, arin-arina eta jotak”. 18:00etan bukatu da pabiloian festa, batek daki herrian zehar segituko duen.