Pio Barojako bigarren batxilergoko ikasleek ikasturtea itxi zuten atzo
Pio Baroja ikastetxeko bigarren batxilergoko ikasleen agur ekitaldia egin zuten atzo Amaia KZn. Ikasle eta senideak bertaratu ziren Irungo antzokira, eta promozioaren orla bana jaso zuten ikasleek.
Atzo, hilak 22, Pio Baroja BHIko bigarren batxilergoko ikasleen agur ekitaldia egin zen Amaia KZn. Ikasle gehienak bertaratu ziren ekitaldira, baita haien senideak ere. Zentroko zuzendariak eta Miren Etxebeste Irungo Udaleko zinegotzi ohiak batxilergoa bukatu duten ikasleak zoriondu zituzten. Animoak ere eman zizkieten hasi beharko duten ibilbide berrirako.
Ikastetxeko kideek nabarmendu dute ilusioa “nabaria” zela irakasle, ikasle eta familien artean. Horrez gain, ikasle bakoitzak promozioa osatzen duen orlaren kopia bana jaso zuen bere tutorearen eskutik. Ekitaldia bukatzeko, argazki kolektibo bat atera zuten antzokiko oholtzan.