Marlaxka Xake elkarteko bi kide Euskal Selekzioarekin arituko dira
Gaurtik igandera gauzatuko da Selekzio Autonomoen arteko Espainiako Xake Txapelketa. Nora Lera eta Gorka Tafall izango dira bertan.
Gaur hasi eta igandera bitarte iraungo du Selekzio Autonomoen arteko Espainiako Xake Txapelketa. Marlaxka taldeko bi kidek Albacetera bidaiatu dute bertan Euskal Selekzioarekin parte hartzeko. Nora Lera kadeteen kategorian lehiatuko da, Gorka Tafall, berriz, infantil kategorian.