Astebetez itxiko dute Sanbin Arana kalea
Astelehenetik aurrera, bi noranzkoetan itxiko dute errepidea: kalea asfaltatzeko eta oinezkoentzako pasabideetan irtengune inprimaketak egiteko.
Datorren astelehenean (hilak 26) itxiko dute Sabin Arana kalea. Astebete beharko dute langileek kalea asfaltatu eta oinezkoentzako pasabideetan irtengune inprimaketak egiteko.
Kalea zehazki, Ama Guadalupekoa ikastetxetik Irun kalera arte itxiko dute. Hortaz, erdigunera sartzeko Irun kaletik egin beharko da, orain arte bezala. Zuberoa kaletik ere ezin izango da igaro ezta bertan aparkatu ere.