Hiru txapelketetan ariko dira BAT-ko atletak
Teresa Errandonea Europako Txapelketara joango da lesioak atzean utzita. BAT-ko harrobia eta beteranoak ere lehian arituko dira, Espainiako Txapelketan eta Espainiako Master Txapelketan, hurrenez hurren.
Udara dator eta Bidasoa Atletiko Taldeak ez du gelditzeko asmorik. Asteburu honetan bertan Espainiako hiru txapelketan eta selekzio nazionalen arteko europar txapelketetara joango dira Bidasoko atletak.
Teresa Errandonea, Europara
Espainiako Selekzioaren ordezkaritzarekin lehiatuko da Teresa Errandonea Silesian jokatuko den Europako Txapelketan. Dagoeneko ez ditu presente lehiatik kanpo egotea baldintzatu dizkioten lesioak, eta aurrera begira dabil irundarra.
Ekainaren 24ean izango da atleta olinpikoaren txanda eta 100 metro egingo ditu lasterka hesi artean. Hitzordua 16:25ean finkatu dute eta zuzenean ikusteko aukera izango da RFEA-ren orrialdean.
Harrobia, Espainiako Txapelketara
BAT-ko federatu gazteenek, hau da, 16 urtez azpikoek Gandiara egingo dute bidaia, bertan jokatuko baita Espainiako Txapelketa. Guztira, zortzi atleta mugituko dira, “harrobiko pertsona kopuru garrantzitsua da eta eskolaren lanaren erakusle da”.
Honako atleta hauek dira parte hartuko dutenak: Jon Gajate (100m hesietan); Hugo Vazquez (600m); Alai Cabello (600m); Egoitz Mikelarena (100 eta 300m); Nerea Sorondo (100m); Markel Garrancho (300m); Mariela Beraza (300m hesietan); eta Naia Llorente (altuera jauzian).
Beteranoak, Espainiako Master Txapelketara
Taldeko beteranoak bidai luzea dute aurretik, Jerezera joango baitira BAT-ko bost ordezkari. Proba ezberdinetan arituko dira denak. 100 eta 200 metroko abiadura probetan arituko dira Fernando Garcia eta Jose Mari Zabala. Aldiz, Susana Ruiz 400m eta 800m arituko da. Gustavo Gutierrez hesietan ariko da korrika eta Victor Manuel Madejon 1.500 eta 5.000 metrotan.