San Telmo gaztelua bisitatzeko azken egunak
Ekaina amaitzearekin batera itxiko da San Telmo gaztelua. Udako hilabeteak kontserbazio lanetarako baliatuko dituzte.
Duela sei hilabete, 2022ko abenduaren erdialdean, zabaldu zituzten San Telmo gazteluko ateak. Ordutik, eskualdeko 3.000 bisitarik baina gehiagok ezagutu ahal izan dute.
Datorren astean, ordea, Piraten gazteluak ateak itxiko ditu; izan ere, udako hilabeteak herriarena den ondarea berreskuratzen eta kontserbatzen jarraitzeko baliatuko baitituzte. Itxiera, beraz, ez da luzarorako izango. Ikerketa arkeologikoak uztailean eta abuztua bitartean egingo dituzte.
Ekaina amaitu baino lehen bisitak jasotzen jarraituko dutela iragarri du udalak. Bisita gidatua denentzat egokitua dago, baita mugikortasun arazoak dituztenentzat ere.
Bestalde, San Telmo Gazteluaren etorkizuna erabakiko duen parte hartze prozesuaren emaitzak uda bukatzerako izango dituztela aurreikusi dute.