Bide publikoko hainbat elementu kenduko dituzte Frantziako Tourragatik
Uztailaren 2an eta 3an pasako da lasterketa Irundik. Kenduko dituzten elementuen artean zirkulazio arauenak daude eta oroitarazi dute "berdin-berdin" bete beharko direla arau horiek.
Frantziako Tourra dela-eta hainbat elementu kenduko dituztela jakinarazi du Irungo Udalak. Uztailaren 2an eta 3an pasako da lasterketa Irundik.
Zehazki, galtzadan bidegorriak eta errepideak bereizteko ainguratutako mugarriak, mutiloi eta tatxetak dira kenduko dituzten elementuak. Baita abiadura murriztaileak ere, eta sakonuneak berdinduko dira. Edukiontzi multzoak lekualdatu egingo dituzte.
Zirkulazio arauak kenduko badituzte ere, “berdin-berdin bete beharko dira arauak”, bai bidegorrietan bai errepideetan. Behin-behinean kenduko dituzte elementu horiek, eta Tourra pasatua denean, lehenbailehen jarriko dituzte berriro.