Baimenik gabe, surik ez ostiralean
Udaltzaingoak ohartarazi du baimena behar dela sua pizteko eta hori lortu dutenek bete beharreko baldintzen zerrenda jaso dutela.
Irungo Udaltzaingoak jakinarazi du ostiral honetan ospatuko den San Joan gauaren ospakizunetan debekatuta dagoela baimenik gabeko surik piztea. Horretarako, baimena eskatu eta lortu egin behar dela azaldu dute.
Baimena eman zaienek sua egitean bete beharreko baldintzen zerrenda bat jaso dute, suarekin lotutako jokamolde arriskutsuak saihesteko.