Mendea bete du Dolores Gonzalez irundarrak
100 urte bete ditu gaur Irungo bizilagunak. Jose Antonio Santano alkateak Irungo Udalaren izenean zoriondu eta opari bat eman dio.
Gaur, hilak 20, Dolores Gonzalez Garcia Irungo bizilagunak 100 urte bete ditu. Galizian jaioa, urteak daramatza Irunen. Ohikoa den bezala, Jose Antonio Santano alkatea harengana joan da gaur goizean Irungo Udalaren izenean zoriontzera eta opari bat ematera, hala egiten baita hiritarren batek mendea betetzen duenean.