Irunek badu Tokiko Gobernu Batzorde berria
Orain arteko ordezkaritzei eutsi diete sozialistek, Memoria Historikoarena izan ezik. Horrez gain, aurreko agintaldiko PSE-EEko ordezkari berdinak hautatu dituzte, Nuria Altzaga da batu den bakarra.
Iragan larunbatean osatu zen udalbatza berria eta Jose Antonio Santano izendatu zuten alkate berriro ere, seigarrenez. 2023-2027 agintaldirako Tokiko Gobernu Batzorde berria izendatzea zen falta zena eta horren berri eman du gaur Irungo Udalak. Ekainaren 21ean jarriko dira kargu berriak indarrean.
PSE-EEko kideek orain arteko ordezkari berdinei eutsi diote, Nuria Altzaga salbu, udal gobernu taldera batu den bakarra izan baita. Era berean, Juncal Eizagirre ere gobernuko kidea zen baina iazko urte bukaeran bere ardurak ordezkatu zituen Borja Olazabalek.
Bestetik, sozialistek ordezkari izateko pertsona berdinak hautatu badituzte ere, departamentu guztiak ez dira izan beraienak 2019-2023 agintaldian, Euskara, Berdintasuna, Memoria Historikoa, Gazteria eta Ongizatea Elkarrekin-Podemos-Ezker Anitzako kideek kudeatzen zituzten.
Gaur publiko egin dituzten banaketa horietan Memoria Historikoaren departamentua ez da ageri, ez eta horren ordezkaririk ere ez. Honako hau da alkateordetzen eta udal-gobernuaren ordezkaritzen banaketa:
- Miguel Angel Paez, lehen alkateordea: Ekonomia eta ogasuna; Hiri Garapena, Hirigintza Diziplina eta Etxebizitza; Hiri-bultzada; Antolakuntza, Administrazio Digitala eta Ekipamenduak.
- Cristina Laborda, bigarren alkateordea: Gizarte Ongizatea; Balioak, Giza-eskubideak eta Garapenerako Lankidetza; Berdintasuna; Kontsumoa; Herri-lanak; Polizia eta Bizikidetza; Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak.
- Nuria Altzaga, hirugarren alkateordea: Kultura; Hezkuntza eta Gazteria; Herritarren Arreta, Parte-hartzea eta Auzoak; Euskara
- Borja Olazabal, laugarren alkateordea: Kirolak, Garapen iraunkorra eta Mugikortasuna Bide Publikoa;