Igogailu eta eskailera mekanikoak, bi ordu gehiagoz martxan
Jaiak direla eta, Jesus, Dario de Regoyos eta Iñigo de Loiola kaleetako eta Artaleku eta Colon ibilbideko igogailuak eta Artiako eskailera mekanikoak 01:00ak arte egongo dira martxan uztailaren 2ra arte.
Sanpedro eta sanmartzial jaiak gainean dira, eta Irungo Udaleko Bide Publikoko arloak jakinarazi du Jesus, Dario de Regoyos eta Iñigo de Loiola kaleetako eta Artaleku eta Colon ibilbideko igogailuak eta Artiako eskailera mekanikoak ordu gehiagoz zabalik egongo direla uztailaren 2ra arte.
Urtean zehar instalazio horiek 06:00etatik 23:00etara bitartean egon ohi dira martxan, baina jaiek irauten duten denboran, bi ordu gehiagoz egongo dira funtzionamenduan, hau da, 01:00ak arte. Neurri horrek hainbat herritarrek Bide Publikoko Departamentuari egindako eskaera bati erantzuten diola zehaztu du udalak.