Hondarribiko Musika Eskolan asko dute ospatzeko
2. maila gainditu duten ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur arratsaldean. Ondoren, ikasturte amaierako diplomak jasoko dituzte.
Gaur arratsaldean Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolako 2. mailako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute. Ekitaldiaren ondoren, norberak hautatutako disziplinaren oinarrizko hezkuntza gainditu dutela bermatzeko diplomak jasoko dituzte.
Ikasturtean zehar lan handia egin dute 2. maila gainditu duten 22 ikasleek. Gaur arratsaldean ikasitakoa partekatzeko aukera izango dute. Arratsaldeko 18:00etan bilduko dira ikasle, irakasle, guraso eta herritarrak Kultur Etxeko Areto nagusian.
Egitaraua honakoa da: