Haurrentzako jaia, Elitxuko auzo elkartean
Asteazken honetan egingo da jaia. Eneko Gutierrez magoa bertaratuko da, eta jolasak, tailerrak eta merienda ere eskainiko dituzte.
Elitxuko auzo elkartean (Euskal Herria hiribidea, 23), eta Lapitzeko haurtxokoaren kolaborazioari esker, haurrentzako jaia antolatu dute asteazken honetarako, hilak 21.
Festa 17:00etan hasiko da, Eneko Gutierrezen Tilin-tilin ikuskizunarekin. Segidan, 18:00etan, jokoen eta tailerren txanda izango da: aurpegiak pintatzea, tatuaiak, eskulanak etab.
Azkenik, txikienek (eta haien guraso eta tutoreek ere) hainbeste maite duten txokolateaz gozatzeko momentua izango da. Bertaratzeko ez da sarrerarik ordaindu ez eta eskuratu behar.