Seigarren agintaldia egingo du Jose Antonio Santano alkateak
Sozialisten babesa lortu du soilik Santanok (10) eta alkate izendatu dute seigarrenez. EAJk zuri bozkatu du (7) eta baita PPk ere (2). EH Bilduk, berriz, Briones aurkeztu du eta abertzaleen bozez gain (4) EP-renak ere lortu ditu (2).
Hego Euskal Herriko udalbatza guztietan bezala, gaurkoan ere Irungoa osatu da, alkategaiak bozkatu dira eta alkateak kargua hartu du. Irunera gerturatuta, bi alkategaik aurkeztu dute hautagaitza: Jose Antonio Santano Claverok (PSE-EE) eta Oihana Briones Aramendik (EH Bildu).
Inork ez du lortu gehiengorik, nagusitu egin dena Jose Antonio Santano izan da, hamar boz lortuta, guztiak sozialistenak. Beraz, gehiengorik gabe baina alkate izendatu dute seigarren aldiz Santano. 2002an hasitako bideari segi eta 25 urte beteko ditu alkate izaten sozialistak.
Brionesek 6 boz jaso ditu, abertzaleenak eta Elkarrekin-Podemos-Ezker Anitzarenak.
Jeltzaleek udal gobernuak osatzeko eta alkatetzak ahalbidetzeko EAEn duten akordioa baliatu eta zuri bozkatu dute. Era horretan, Santanori erraztu diote aginte makila, eta ikusi beharra dago udal gobernua eratzeko akordioa lortuko ote duten.
PPk aurreratu zuena bete du, eta zuri bozkatzeko hautua egin dute, 2019an eratutako udalbatzarekin alderatuta eserleku bat gehiagorekin egongo diren popularrek hain zuzen. “Gauzak erraztuko ditu aitortu egingo duelako hauteskundeak irabazi dituela” adierazi zuen Manriquek asteazken honetan.
Bozketaren emaitzak honako hauek izan dira:
- Jose Antonio Santanok: 10 boto.
- Oihana Brionesek: 6 boto
- Zuri: 9 boto.