Gipuzkoako adinekoentzako triziklo ibilaldia, Irunera iritsiko da
Gurutze Gorria egoitzako 10 egoiliarrek hirian zehar paseo bat emateko aukera izango dute larunbat honetan, ekainak 17.
Gipuzkoako adinekoentzako triziklo irteera egingo dute larunbat honetan, hilak 17an, Irunen. Irteera hau Gurutze Gorriaren egoitzatik abiatuko da, 11:00etan. Oraingoan, Gurutze Gorria egoitzako 10 egoiliarrek hartuko dute parte.
Jarduera honekin, egoitza zentroetan bizi diren adinekoak “beren komunitatearekin” konektatzen direla azaldu dute, “esparru jasangarri, osasungarri eta berdintasunezko batetik, errespetua sustatuz eta belaunaldi desberdinen arteko harremanak ehunduz”.
Boluntarioek gidatzen dituzte trizikloak eta, kasu honetan, “Manu, Izaskun, Patxi eta Christian” izango direla jakinarazi dute.
Esperientzia hau Bizkletaz Adinik Ez elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren laguntzarekin antolatu du.