Ficobako atrakzioak eta Luis Marianoko postuak bihar irekiko dira
Sanpedro eta sanmartzialetako feriak eta atrakzioak Ficobako aparkalekuan kokatuko dira. Postuek, berriz, Luis Mariano ingurua hartuko dute. Biak ala biak jaiak irauten duten denboran egongo dira irekita.
Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi du sanpedro eta sanmartzial jaietako feriak eta atrakzioak Ficobako kanpoko aparkalekuan jarriko direla, hilaren 16tik uztailaren 1era, biak barne. Hona hemen prezioak:
- Haur atrakzioak: Pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa, 3,20 euro. 6 bidaiatarako abonua, 15 euro.
- Helduentzako atrakzioak: Pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa, 4 euro.
- Atrakzio berezia edo berria: Pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa, 5 euro.
- Egun herrikoia: Aparatu guztiak, 2 euro. Atrakzio berri edo berezietarako eta ikuskizunetarako izan ezik: Pertsona eta bidaia bakoitzeko, 2,80 euro. Egun herrikoiak hilaren 17a, 22a eta 27a izango dira.
Hilaren 20an eta 26an, 17:00etatik 19:00etara, udalak adierazi du ez dela musikarik izango behar bereziak dituzten haurrengatik. Udalak zehaztu du lehen aldia dela horrelako zerbait egiten dena.
Luis Marianoko postuak
Jaietako postuak Luis Mariano inguruan jarriko direla iragarri du udalak. Orotara, hamabi etxola jarriko dituzte, askotariko artisautzakoak, jostailutarakoak eta fruitu lehorrak saltzekoak. Postuak ostiral honetan irekiko dira, hilak 16, eta uztailaren 2ra arte egongo dira zabalik, 10:00etatik 00:00etara edo 10:00etatik 04:00etara, egunaren arabera.