Dies Oiassonisek dena prest du aurtengo ediziorako
50 jarduera dira antolatu dituztenak uztailaren 13tik 16ra bitartean. Berritasunak dakar aurtengo edizioak, esate baterako, Erromatar Pintxoaren Ibilbidea edota I. Arrain Zopa lehiaketa.
Dies Oiassonis jaialdia uztailaren 13tik 16ra egingo da aurten, nahiz eta uztailaren 7tik aurrera hasiko diren 50 jarduerak. Egitarauan nabarmentzekoak dira Circus Romanus, Erromatar Pitxoaren Ibilbidea edota Navigium Isidis.
Aurretik egingo diren jardueren artean Pvro teatro erakusketa dago, zeina uztailaren 7an estreinatuko den Ooiasso Museoan. Bestetik, egun berean ere Erromatar Pintxoaren Ibilbidea hasiko da, 20 ostalaritza establezimendutan zehar ibilbide gastronomikoa eginez garaiko sukaldaritza proposamenak dastatzeko.
Programazio osoa lotura honetan dago eskuragarri.
Berritasunak
Guztira hiru saio eta horietatik gaueko bi saio izango ditu Circus Maximusek aurtengoan. Emanaldi bakoitzeko 650 pertsonentzako tokia izango da. Lehen bi saioak, uztailaren 15ean, larunbata izango dira 21:00etan eta 23:00etan. Hurrengo saioa, igandean, uztailak 16 egingo da 11:30ean.
Nobedadeekin segituz, igandean Txingudi Errugbi Taldeko jokalariek Harpastum pilota joko erromatarraren erakustaldia egingo dute, 18:00etan.
Bestetik, aurten ere erromatar afaria egingo dela San Juan plazan iragarri dute. Sarreren prezioa 30 eurokoa da eta turismo bulegoan erosi ahalko dira laster. Halaber, lehen aldiz arain-zopa lehiaketa egingo da, sukaldari profesionalen eskutik, uztailaren 15ean, 11:00etan.
Jaialdiaren aurreko egunak
Uztailaren 7an Pvro Teatro aldi baterako erakusketa zabalduko dute Oiasso Museoan eta azaroaren 18ra bitarte egongo da. Meridako Antzoki Erromatarraren eraikuntza xehetasunak erakusten ditu eta hura eraiki edo berritu zuten esku anonimoei eta 1933an agertokian lehen aldiz aritu zirenei buruzko bitxikeriak ere jaso dituzte,
Guztira, 15 interpretazio panel dira ikusgai egongo direnak eta, gainera, aparteko marmol zuriko Esfinge baten bulto biribileko eskultura bat egongo da bertan. Esfingea antzoki erromatarraren “orchestra”-ren elementu apaingarria zen.
Erromatar Pintxoaren Ibilbidea
Uztailaren 8tik 16ra dute hitzordua pintxo zaleek. Hiriko hogei establezimenduk produktu erromatarretan oinarritutako pintxoak eskainiko dituzte: Altzola; Bakar; Cafeteria Colon; Danako; Don Jabugo; El Bule; El Tostadero; Felix Manso Ibarla; Gaztelumendi; Irungo Atsegina; Izkina; Manolo; Mari Ostatua; Marken; Naroa; Sargia; Swing Berri; Txingud Errugbi Taberna; Virginia; Yon Gallardo Izozki denda.
Azoka
Urtero bezala Irungo kaleetan zehar azoka egongo da, mundu erromatarrari buruzko “hainbat ezagutza eskainiz”. Postuak honako hauek izango dira: Arkeologiako brontzezko piezen erreplikak; kosmetikoak eta medikuntzako tresnak; Oficina monetalis. Txanponak egiteko tailerra; taberna sutrina. Zapatariak erromatar garaian; piscari. Arrantza erromatarren garaian; sare-begizko kota. Soldadu erromatarren balen aurkako txalekoa; ebakigarriak. Historia-jokoak eta produktu hezigarriak; taberna libraria. Liburuak eta objektu erromatarren erreplikak; Atlantikoko erromatar hirien sarea.
Birsorkuntza historikoak
Programaren beste puntu nabarmen bat museoko plazako birsortze historikoak dira. Hala, Erromatar Inperioko eguneroko bizitzako alderdi batzuk ezagutzeko aukera eskainiko dute, esaterako, txanponen funtzionamendua, medikuntza antzinako Erroman, zeramika edo erromatar gladiadoreei buruzko kontuak.
Eskoleta karrikako giroa osatzeko, haur jolasak egingo dira.
Antzerkia
Navigium Isidis gain antzerkiaz gozatzeko programazioa ondu dute. Uztailaren 14an, 22:00etan, Las Mujeres de Oiasso bakarrizketa eskainiko dute Junkal plazatxoan.
Horrez gain, Georg Anton Bendaren Medea antzeztuko dute Carmen Conesa aktorearekin, uztailaren 15ean, 22:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Irungo Udalaren orrialde honetan.
Igandean, El arte de amar antzeztuko dute 12:00etan, gaztelaniaz, eta 20:00etan, berriz, Troia, euskaraz. Biak obren sarrera doakoa da.
Zinemarentzat ere eskatuko dute isiltasuna. Asterix eta Obelix contra el Cesar filma proiektatuko dute Bizinema taldearen laguntzarekin, uztailaren 1an, 21:30ean.