Jaietako pregoia El Pilar eta San Vicente de Paul ikastetxekoek emango dute
Bi ikastetxeek 100 urte bete dituztelako hartu du erabakia Irungo Udalak.
Irungo Udalak erabaki du El Pilar eta San Vicente de Paul ikastetxeek aurtengo jaietako pregoia botatzea, 100 urteko historia dutelako. Bide berdinean, duela lau urte Leka Enea eskola publikoak ere 100 urte bete zituen.
Jose Antonio Santanok hartu du hitza pregoilarien gaiaren gainean eta esan du “aintzatespena eskaini nahi zaie bizitza oso bat daramatelako hiriko irakaskuntzari eta ongizateari eskainia. Ehun urteko bi ikastetxe horiek oso errotuta daude Irunen, eta hezkuntzan egin duten ekarpenaren bidez, milaka familiei lagundu diete. Eskertzea berezia merezi dute”.