Maila galdu dute BATko neska eta mutilek
Mutilak hirugarren ziren sailkatuak eta Sprint taldeak egindako bost erreklamazioengatik azken postura jaitsi ziren. Neskak, aldiz, zazpi urtez segidan mailari eutsi eta gero, zazpigarren sailkatu ziren pasa den asteburuan.
Berri txarrak ekarri ditu Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) asteburu honetan. Nesken taldeak ohorezko mailan aritzeko aukera galdu zuen zazpi urteren ondoren; eta mutilek ere ondorio izan dute, pistatik kanpoko arrazoiengatik batez ere: bigarren mailara jaitsi dira.
Neskak, ohorerik gabe
Iragan asteburuan Zaragozara joan ziren batgirls-ak, eta bertan Ohorezko Mailari eusteko lehian aritu ziren. 2016tik zeuden maila horretan neskak, baina eta ezin izan zioten mailari eutsi. Hasieratik bukaera arte berdintsu aritu ziren puntu aldetik lehian izan ziren zazpi taldeak. “Atleten maila altuak proba bakoitzean eta taulako berdintasunarekin batera, bakoitzaren hoberena exijitu zuen”. Neskek maila ona erakutsi dutela uste du BATek, eta erreleboak egin arte mailan mantentzea zalantzan zegoela adierazi dute. Guztira 83 puntu lortu zituzten eta zazpigarren postuan sailkatu ziren. Postu horrek, ordea, mailari eusteko ez zuen balio izan.
Markarik hoberenei erreparatuta, Teresa Errandonea, Elena Martin eta Naroa Furundarena nabarmendu behar dira. Errandonea hesi-lasterketan aritu zen eta garaile izan zen 13,15 segundorekin. Marka horri esker Espainiakorankimgean lehenengoa da 100 metro hesi lasterketan. Martinek, berriz, ahal ziren puntu gehienak poltsikoratu zituen 1.500 metrotan korri egin ondoren. Horretarako 4:32,55 minutu behar izan zituen, eta lasterketa motela izan zela dio BATek, “azkeneko 400 metrotan puskatu zen abiadura hori”. Furundarena jauzi hirukoitzean garaile izan zen 13,18 metroko saltoarekin. “Izugarrizko marka pertsonala da gure Ostadarreko filialarentzat”.
Nesken emaitzak:
- Olaia Becerril. Bigarren postua luzera jauzian 6,06 metroko jauziarekin.
- Naia Llorente. Hirugarren postua altura jauzian 1,69 metrorekin.
- Jose Isusi. Laugarren postua Ezkerraldeko filialarentzat 400m hesietan 1:02,29 minutu eginda.
- Malen Orduña. Laugarren postua 3,75 metro pertikarekin.
- Lissette Arreaga. Laugarren postua mailuarekin 49,04 metro eginda.
- Alazne Garrido. Bosgarren postua 400 metrotan 56,56 eginda.
- Blanca Garcia. Bosgarren postua 40,66 metro eginda xabalinarekin.
- Laia Olaskoaga. Seigarren postua 100 metrotan 12,10 segundo eginda.
- Alaine Agerralde. Zazpigarren postua 200 metrotan 25,34 segundo eginda.
- Miriam Gregori. Zazpigarren postua 800 metrotan 2:16,81 minutu egin zituen.
- Victoria Briso. Zazpigarren postua pisuarekin 10,63 metro eginda.
- Goizane Garcia. Zazpigarren postua diskoa 39,39 metro jauzita.
- Sara Mancisidor. Zortzigarren postua 3000m oztopo probetan 12:44,15 minuturekin.
- Ane Zabala. Zortzgarren postua 11:06,15 minutrekin.
- Ana Pulgarin. Posturik gabe deskalifikatu ondoren.
Mutilak ere behera
Durangon izan ziren BATko kideak iragan asteburuan lehen mailari eusteko probetan. Izugarrizko lehiaketa egin zutela dio taldeak, eta jardunaldia hirugarren postuan bukatu zutela, Baina AD Sprint taldea, ordurako beherako postuetan zegoenak, erreklamazio “gehiegi” egin zituen “bost baino gehiago, alegia”, eta horietako bik zuzenean eragin ziela azaldu du atsekabe taldeak. Taldea ia guztia etxera bidean zela, bat-batean jaso zituzten berri txarrak: Ander Aramendi deskalifikatu egin zuten ez zelako dei-ganberatik pasa. Dena den, korri egiten utzi zioten Aramendiri eta hirugarren sailkatu zen.
4×100 metroko errelebotako proba ere deskalifikatu egin zituzten bidasoarrak, AD Sprintek bideo bat erakutsi zuelako ikus zitekeena BATeko atleta batek barruko marra ukitzen zuela.
Bi deskalifikazio horiengatik 13 puntu galdu zituzten, eta beraz, 93 punturekin geratu, eta zazpigarren izan ziren sailkapenean. Hala ere, berdinketa izan zuten Lleidako taldearekin, eta kasu horietan garaipenak begiratzen dituztenez eta Bidasoa lehen posturik gabe geratu zenez, BAT jaistea izan zen azken erabakia.
Mutilen emaitzak:
- Juan Errandonea. Bigarren postua jauzi hirukoiztean 15,05 metro eginda.
- Gonzalo Tamayo. Bigarren postua pisuarekin 14,54 metro eginda.
- Asier Zarandona. Bigarren postua diskoarekin 44,97m eginda.
- Ander Anglada. Hirugarren postua 800m eginda 1:54,27 minuturekin.
- Joaquin Alonso. Hirugarren postua 400m hesietan 54,35 segundorekin.
- Mario Estanga. Hirugarren postua pertikarekin 4,60m eginda.
- Beñat Mikelarena. Laugarren postua 400m 49,35 segundo.
- Aritz Leonet. Laugarren postua 1.500 metrotan 4:17,08 minuturekin.
- Jon Ruiz. Laugarren postua mailuarekin 39,80 metro eginda.
- Adrian Mazo. Laugarren postua 110 metro hesietan 15,35 segundorekin.
- Ander Garaiar. Seigarren postua 100 metrotan 22,13 segundo eginda.
- Jon Matei. Seigarren postua altuera jauzian 1,85 metrorekin.
- Mikel Agirre. Zazpigarren postua luzera jauzian 6,48 metro eginda.
- Aitor Fernandez. Zazpigarren postua xabalinarekin 47,39 metro eginda.
- Adrian Eronimedes. 3.000 metro oztopoekin 9:44,17 minutu eginda.
- Ander Aramendi. Deskalifikatuta 3.000 metrotan.